2009/11/03

1. Jolastordua eta garapen soziala

Mtra. Nuria Cabrera Tovar-ek idatzitako artikulu honi berebiziko garrantzia eman diot izan ere, gune honetan lantzen den gaiaren inguruan, jolastokia alegia, aipatu daitezkeen zenbait puntu interesgarri jaso ditu bertan: "Jolastordua eta irakaskuntza", "Jolastordua eta osasuna", "Jolastordua eta garapen soziala" eta baita ere gune honetan ematen diren egoera ezberdinen planteamenduak.
Honez gain, bukaeran, jolastorduan irakasleek eduki beharreko jarreraren inguruan dihardu eta hau ere, guretzat (irakasle izango garenontzat), kontuan hartu beharreko azalpen bat da.

Guzti hau dela eta, aproposa iruditu zait TOP 10 horretan lehenengo helbide bezala jartzea.

1 comentario:

  1. Artikuluan jorratzen diren gaietatik aintzat hartzeko moduko ideiak iruditu zaizkit honakoak:
    *Toppino, Kasserman eta Mraceken arabera, "banatutako tarteetan ikasten denean, gogoratzeko ahalmena handiago da informazio guztia segidan jasotzean lortzen dena baino."
    *"Arautu gabeko jolasak eta zehazki kanpoan egiten denak, ariketa fisikoa bultzatzen du hortaz,umeentzat probetxugarria da jolastordua."
    *Hatup eta Laursen-en arabera, "jolastorduak egoera irekiago bat eskaitzen die umeei eta era honetan, aske dira nahi dutenean aritzeko"
    *"Irakaslearen presentzia hezitzailea da"
    Hortaz, denbora tarte honen aportazioak kontuan izanik, uste gut garrantzia gehiago eman beharko litzaiokeela eskolako zonalde honi eta kasu askotan ez bezela, irakasleak beti egin beharko luketela gune honetan beraien agerraldia. Bide batez, ikasleek jarrerak ebaluatu eta hauetatik ondorioak ateratzeko.

    ResponderEliminar

Bilatu blogean