2010/01/27

Jolastokitik Haitira

Nafarroako Burlata herriko eskolan jolastorduetan aurrera eramandako ekintzaz jabetu eta gero, jolastordua gune hezigarria dela argi geratzen da.
Gainera, heziketa hau era ezberdin askotan gauzatu daiteke eta testuinguru ugaritara bideratutakoa izan daiteke.
Zentro honetan, ikasleek beraien baloreak lantzeko, artean laguntasuna, jolastordua erabili dute. Haitin gertatutako lurrikara izan da izpide eta honek sortutako kalteak konpontzen laguntzeko dirua batzen aritu dira baina, ez edozein modutan! Paperezko ehundaka itsasontzi egin dituzte guztien artean eta gero hauek saltzeari ekin diote. Itsasontzi 1 = 1€

2010/01/21

Freud eta Vigotskiren teoriak

Freud eta Vigotskik jolasaren inguruan egindako teoriak hauek dira:

Freud: Ume guztiek nahi zehatz batzuk dituzte. Batzuk kontrol soziala dagoelako ezin dira gauzatu eta jolasa gogo hauek bideratu edo gauzatzeko biderik inportanteena da. Jolasaren bidez atsekabeak kanporatu daitezke.


Vigotski:
Jolasa besteekin elkarrekintzan aritzeko ekintza soziala da eta jolas horretan umeak duen papera besteek duten paperaren osagarria dela ohartuko da; besteen garrantzia...

Zergaitik jolasten dugu?

Jolasa umeentzat oso garrantzitsua da eta lau teoria daude gai honen inguruan:
-Energia gehiegi: Umeak gastatu beharko lukeen energia hori jolasen bidez gastatzen du
-Erlaxatzearena: Tentsioa eskatzen duten ekintzak egin eta tentsio hau liberatzeko ekintza ludikoak egiten dira; jolasak.
-Praktikarena: Entsegu, saiaketa edo aurre ariketa bezala jolasten dugu eta hauek beharrezkoak dira geroago jolasak ez diren ekintzak burutzeko.
-Rekapitulazioa: Gizakion eboluzioan zehar emandako aurrerapausoak azaleratzen dira.

Konfiantza jolasak

Konfiantza jolasek kideen arteko harremana garatzeko balio dute eta hemen daukagu jolas horietako baten adibidea:
OILO ZAHAR

Oiloari begiak estali eta abesten dugun bitartean bueltak emango dizkiogu. Abestia bukatzean norbait harrapatu beharko du eta horretarako, besteak, txaloak ematen ibiliko dira entzumen bidez non dauden nabaritu ahal izateko.

Oilo zahar, oilo zahar,
txirinbonba mokoka
oilo zahar, oilo zahar
hemen naukazu txaloka

Eskuekin jolastekoak

LEHENENGOTXO HORI...
Lehenengotxo hori punta behatz hori
beste guztien artean lodia da hori
Bigarrentxo hori punta behatz hori
beste guztien artean bizkorra da hori
Hirugarrentxo hori punta behatz hori
beste guztien artean luzea da hori
Laugarrentxo hori punta behatz hori
beste guztien artean nagia da hori
Bostgarrentxo hori punta behatz hori
beste guztien artean txikia da hori

TXALOA JOTZEN DUENA

Txaloa jotzen duena,
horixe da tuntuna,
txaloa jotzen duena,
horixe da tuntuna.
Zu,zu,zu
ni,ni,ni
bai,bai,bai
ez,ez,ez

TXAKUR BAT EROSI DUT
Txakur bat erosi dut
guau guau guau
merke azokan
zikina zegoela, zikina zegoela
eta sartu dut baineran.
Guau guau guau guau
txakur bat erosi dutmerke azokan.

Soka-saltoan aritzeko

JOLASTU GAITEZEN
Jolastu gaitezen denok
soka jokoan, soka jokoan
Hator euskaldun bai
Dagokigun eran, dagokigun era, euskara hutsean.
Bat eta bi, hiru, lau eta bost hamar gehiagorekin
Beti dira hamabost

MARI ANDRESA
Mari Andresan, Mari Andresan korotza,
Zazpi libratan, zazpi libratan bost ontza
Harek eitzen deu, ahrek eitzen deu demasa
Epel epel, lodi lodi, punta motza (bis)

PEIO TXOFERRA
Peio txoferrak lere, galdetu zidan lere,
Ea nahi nuen lere, kotxez ibili lere,
Nik grazia handiz lere, erantzun nion lere,
Oinez ibili lere, nahiago nuela, lere, lere, lere, lere...

Jolasak: Abestu eta dantzatzeko

IKUSI-IKUSI
Taldekide bat abesten hasiko da keinu batzuk eginez eta besteek imitatu egingo dute.
Ikusi-ikusi han
teilatu gainean
kriston aberea
triziklo gainean
tronpa du aurrean
izatza atzean
ja, ja, ja, ja
elefantea da!

PARISTIK DATORREN ARTISTA
Paristik datorren artista bat naiz ni
Paristik datorren artista bat naiz ni
Ondo jotzen dut
Baita guk ere
Akordeoia nik jotzen dut ti ti ti ti

Paristik datorren artista bat naiz ni
Paristik datorren artista bat naiz ni
Ondo jotzen dut
Baita guk ere
Danborra nik jotzen dut, pom, pom, pom....ti ti ti...

2010/01/20

Talde eta korro jolasak

KORRO TXIRINBOLO
Korro txirinbolo zein polita den
korro txirinbolo zein polita den
hanka bat, bestea
korro txirinbolo

Korro txirinbolo zein polita den
korro txirinbolo zein polita den
hanka bat, bestea
esku bat, bestea
korro txirinbolo

Korro txirinbolo zein polita den
korro txirinbolo zein polita den
hanka bat, bestea
esku bat, bestea
begi bate, bestea
korro txirinbolo

POSTARI

Korro batean eserita daude umeak eta postaria zutik. Abesten duten bitartean korro kanpotik bueltak ematen egongo da eta zapi bat utziko du norbaiten atzean. Abestia amaitzean, zapia atzean duenak postaria harrapatu beharko du paperak aldatuz.
Postari, postari? Bai (ez)
Gutunik al dago? Bai (ez)

Zein ordutan? Bostetan

Bat, bi,hiru,lau bost


SAGU TXIKI
Sagu txiki, sagu maite
zulotxoan gorde zaitez
Zapik ikusten bazaitu
Kris kras, kris kras jango zaitu
Ez nau jango! (saguak)
Jango zaitu!(katuak)

Jolaserako hizkuntza: Euskara

Euskararen garrantzia:

Euskara gure kulturako elementu oso garrantzitsua da eta alor guztietan erabiltzea posible dela transmititu behar da.
Ume askok zenbait leku eta egoera konkretutan bakarrik erabili ahal dute euskara eta gu eremu hau zabaltzen saiatu behar gara. Erabiltzen duten hizkuntza baliagarria dela sentitu behar dute; komunikatzeko balio duela. Horrela euskal jolasen bidez umeei euskaraz komunikatuz ondo pasatzen lagunduko diegu, hizkuntza dibertitzearekin erlazionatuz.

Zotz egiteko jolasak

DONA-DONA
Dona-dona katona
sutondoan amona
lepotik behera kutuna
atera kanpora neska edo mutila

HARRIOLA MARRIOLA
Harriola marriola
orratza zorrotza
zizta gaitza, hari txarra
tira bira, zirrin zarran eta zast!


2010/01/15

Jolastorduetako hizkuntza


Zer gertatzen da sarri askotan euskararekin jolastorduetan?


Beste eragile batzuk ere egon arren, honako hau da zentro askotako arazoa: "...gure ikasleek euskarari akademikoa den balioa baino ez aitortzea. Ez diote euskarari bizitasunik topatzen eta ondorioz, ez dute hizkuntzarekin jolastea lortzen, beraz, euskarak ez die jolasteko balio..."

Hortaz, hizkuntza honek haurren egunerokotasunean presentzia eduki dezan, bai zentruko esparru curricularrean eta ez curricularrean ere, irakasleek aparteko ahalegin bat egin behar dugu.

2010/01/14

Zer da hezkidetza?

Blog honek abiapuntu duen eskolako gune horretan landu beharreko kontzeptuen artean, hezkidetza daukagu baina, zer da hezkidetza?
Hegoa ugaldek honako definizio hau ematen digu bere blogean:
HEZKIDETZA pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaera,...kontutan hartu gabe hezitzea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.

Bilatu blogean