2009/12/06

2009/12/02

2009/12/01

Jolas zerrenda

Orain dela egunak aipatutako ikerketa hori egiten hasi eta zentroz zentro ibiltzeak umeen jolasen inguruko gogoeta egitera bultzatu nau. Izan ere, egun, denbora tarte horretan burutzen dituzten ekintzen artean bereizketa argi bat ematen da.
Batetik, mutilezkoak ditugu eta hauen artean futbola da nagusi.
Bestetik aldiz, neskatilak eta hauek jolas sortzailetagoetan aritzen badira ere ia beti dira antzekoak.
Hortaz, uste dut komenigarria dela, sexuen arteko bereizketa horiek apurtzeko asmoz zenbait jolas ezberdinen zerrenda bat eskura izatea. Era horretan, edozein guraso, tutore edo kasu honetan jolastokietako arduradun gisa dauden irakasleek hauen erabilera bultzatuz, hezkidetza landuko dute gune hauetan kultura indartu eta aberasten den aldi berean.

2009/11/29

Jolastorduko leihaketak

View more presentations from poperv.

2009/11/24

Iruritako eskolako jolastokia


Nafarroan kokatzen den Irurita herriko ikastolako umeek jolastoki baten beharra daukate.
Gaur bertan argitaratutako berri honek dioen bezala, zentroan soilik 61 ume dauden arren, ezinbestekoa dute jolastoki egoki bat. Izan ere, gaur egun, herriko plazako katez itxitako eremu bat erabiltzen dute jolasgune gisa baina hemen haurrak kotxe edo furgoneta einguruan dabiltza besteak beste.
Honela dio arazoaren inguruko berri batek:

"61 alumnos deben utilizar una plaza con tráfico como patio de recreo"

2009/11/10

Ikerketa


Sarean gaiaren inguruko informazio askorik ez dagoenez eta zenbait ikerketa oso zahar geratu direnez, komenigarri ikusten dut analisi gaurkotu bat egitea. Hori dela eta, eskala txikiko ikerketa bat egiteari ekingo diot inguruko eskoletako jolastokiak aztertuz.
Horretarako Gernika inguruko ikastetxeak hartuko ditut eredu gisa eta besteak beste irizpide hauek jarraituko ditut:
- Jolastokiaren egitura
- Iraupena
- Harremanak
- Materiala
- Irakasleen papera

2009/11/09

Jolastordua non?

Jolastokiari buruz gehiago jakin nahian, sarean bilatzen hasi eta zaragozarra den Fernando Faciren blogean, eldiariomontañes.es web gunean agerturiko artikulu bat aurkitu dut.
Honetan, jolastorduak eskola gunetik kanpo igarotzea onartzen duten zentroen gaineko aipamenak egiten dira eta hauetariko batean, arrazoi nagusia, jolastokian ikasle guztientzat lekurik ez dagoela omen da.

2009/11/08

2009/11/04

Nolako jolastokia nahi dugu?

Zenbait zentrotan, jolastokiak, soilik asfaltoz hornituriko guneak dira.
Ikasgeletatik irten eta ikas komunitateko gainontzeko kideekin harremantzeko aukerak ematen dituen espazio huts eta hotz batzuk alegia, eta egoera hauen ondorioz, solaskideen arteko hartu emanak ere, hoztasunean garatzen dira.
Hori dela eta, gure zentrorako jolasleku hobe bat eraikitzen ahalegindu beharko ginateke eta horretarako aproposa izango litzateke galdetegi hau betetzea.

2009/11/03

1. Jolastordua eta garapen soziala

Mtra. Nuria Cabrera Tovar-ek idatzitako artikulu honi berebiziko garrantzia eman diot izan ere, gune honetan lantzen den gaiaren inguruan, jolastokia alegia, aipatu daitezkeen zenbait puntu interesgarri jaso ditu bertan: "Jolastordua eta irakaskuntza", "Jolastordua eta osasuna", "Jolastordua eta garapen soziala" eta baita ere gune honetan ematen diren egoera ezberdinen planteamenduak.
Honez gain, bukaeran, jolastorduan irakasleek eduki beharreko jarreraren inguruan dihardu eta hau ere, guretzat (irakasle izango garenontzat), kontuan hartu beharreko azalpen bat da.

Guzti hau dela eta, aproposa iruditu zait TOP 10 horretan lehenengo helbide bezala jartzea.

2.Beharrezkoa XXI.mendean?

Gune honetan, eskolako jolastorduak jasandako aldaketa batzuk puntualizatu ondoren, zenbait galderei hainbat autoretan oinarritutako erantzunak bilatzen dizkie:
-Jolastordua kentzearen inguruko eztabaida
-Jolastorduaren aldeko zenbait teoria
-Jolastorduaren bidez lortzen diren onurak
-....
Gainera, bukaeran, aurretik esandako guztiarekin ondorio bat atertazen du honela laburbilduta gelditzen delarik lehenago esandako aipatutako ideia nagusienak.

4.Jolastokia irakaskuntzan laguntzaile

Artikulu honetan, Kaliforniako Unibertsitateko kontseilarietariko bat den Sharon Jungek, batetik, jolastorduari buruz gizartean zabalduta dauden aurreiritziak aipatzen ditu eta bestetik honekin lantzen diren baloreak eta zenbait alorretan kontzeptu honek duen garrantzia garatzen ditu.
"Sí, el recreo es más que un ‘juego’. Es un rato para que los estudiantes puedan dejar descansar sus cerebros, ejercitar sus cuerpos, hacer amigos, resolver problemas y divertirse”, dira Jungek aipatzen dituen hitzetako batzuk.

3. Jolastokia eta bere onurak

Artikulu hau duela 3 urtekoa bada ere, komenigarria iruditu zait TOP 10 honetan jarztea, jolastorduaren definizio osotu bat eman eta honen jatorria aipatzeaz gain, umeengan zein faktoretan eragiten duen azaltzen duelako.

5. Eskolako jolastokia gune hezitzailea

Bilboko La Peña auzoko Zamakola eskola publikoak bertako ikasleen aniztasun kulturala dela eta jolastokian eta jolastorduetan aurrera eramango den "Bizi gaitezen elkarrekin" proiektua jarri du martxan. Hona hemen proiektu honen gaineko informazio gehiago.

6.Jolastokiak jarrera hobetzen du

Hemen, jolastorduaren iraupenak izan ditzakeen eraginen inguruan egindako ikerketa bat daukagu.
Hauen arabera, 8-9 urteko umeetan, egunero 15 minututik gorako jolastordua edukitzeak klaseetan jarrera hobea edukitzea dakar beste zenbait onuraren artean.

7.Erasoak jolastokian

Maria Nieves Lobato Martin-ek aldizkari honetan publikaturiko idatzi honetan, umeek jolastokian beraien berdinekin izan ditzaketen erasoen gainean hitz egiten du. Baita ere, eraso hauen aurrean irakasleek eduki beharreko jarrera egokia zein den.

8.LHko eskolan jolastokia

Artikulu honetan jolastorduaren inguruan zenbait autorek egindako ikerkuntzen berri ematen da laburki bada ere eta honek garapen sozialean, osasunean eta ikaskuntzan dituen eraginak azpimarratzen dira datuetan oinarriturik.

9.Ikasteko jolastokiak

Artikulu honetan Australian martxan jarritako "Learning through landscapes" deituriko proiektu bati buruz dihardu. Honetan, jolastokiak erabiltzen dira zenbait irakasgairen irakaskuntzarako; batez ere, ingurugiroarekin lotura duten gaiak lantzeko.
Ikusi jolasgunean aurrera eramaten den proiektu honen nondik norakoak.

10. Gure jolastokia.Berdintasunerako gunea?

Artikulu honetan jolastoki konkretu baten espazioa eta horrek eragiten dituen mugak azaltzen ditu. Kasu zehatz bati egiten badio erreferentzia ere, beste edozein zentrotan, honelako gune bat egokitzerakoan aintzat hartu beharreko aspektu batzuk azpimarratzen dira.
Orohar, neska-mutilak berdintasunean hezteko beharrezkoak diren gune antolamenduei buruz dihardu.

2009/10/28

TOP 10 -Zerrenda-

Hona hemen blog honetan lantzen den gaiarekin lotura duten 10 web gune interesgarrienak

1.El desarrollo social a traves del recreo
2.¿Es necesario en el siglo XXI?
3.El recreo y sus beneficios
4.El recreo escolar estimula el aprendizaje de los niños
5.El patio escolar un espacio educativo
6.El recreo mejora el comportamiento
7.Conflictos en el recreo
8.El recreo en la escuela primaria: ¿Que indica la investigacion?
9.Patios para aprender
10. Gure jolastokia.Berdintasunerako gunea?

Ni neu


DATU PERTSONALAK
Izen-abizenak:
Leire Gutierrez
Helbide elektronikoa:
l.gutierrez.monasterio@gmail.com
Jaiotze data:
1989/12/16
Bizilekua:
Gernika-Lumo

DATU AKADEMIKOAK

Ikasketak:
Diplomatua Musika Hezkuntzan
Diplomatua Lehen Hezkuntzan
Haur Hezkuntzan Graduatua
Hizkuntzak:
Euskera
Gaztelera
Ingelesa
Frantsesa
Tituluak/Ikasketa osagarriak:
EGA titulua
Aisialdiko begirale titulua
Musika ikasketak
Informatika tituluak

2009/10/27

Berria: Una escuela australiana prohíbe los abrazos durante el recreo

Hona hemen Australiako eskola batean ezarritako arau bat

Definizioak: Jolastokia - Jolastordua

Eskolako jolastokiaren definizio osatu bat bilatzen hasi eta nahiko zaila suertatzen da gune hau osotasunean deskribatuko duen esaldi bat bilatzea.
Gehienek,lekuari eta hemen burutu daitezkeen jolasei soilik egiten die erreferentzia baina jolastokia hori baino zerbait gehiago da.
Espazio hau da eskola guneari dagokionez, harreman libreenak edukitzeko aukera ematen duen gunea; nahi denarekin eta nahi denari buruz hitz egin, nahi denarekin eta nahi den bezala jolastu eta beste zenbait ekintzetarako aukera ematen duen eremua.
Baina gune hau eskola orduetan probetxugarria suertatzeko, ezinbestekoa da jolastorduak edukitzea; denbora tarte bat non gelatik atera eta heziketarako ekintza osagarri batzuk burutu daitezkeena, alegia.

Hona hemen kontzeptu bi hauen definizioak eta bien arteko lotura adierazten duen testu bat.

Zergatik jolastokia?


Eskola hezkuntzarako gune garrantzitsua denez gero, berau eraikitzen duten osagai guztiak ere hala dira; irakasleak, ikasleak, gelak, materiala, jolastokia...
Jolastokia? Galdetu diozue zeuetako askok zeuen buruari ziur aski.Ba, bai. JOLASTOKIA. Eta horrela idatzi beharko genuke gainera; letra larriekin izan ere, beste herrialde batzuetan kontrakoa dioten arren, ezibestekotzat har daiteke edozein zentrotan.
Dena den, web gune honetan azalduko dizkizuet espazio honen garrantziaren nondik norakoak, abantailak, bere erabileraren inguruko iritziak eta beste zenbait kontu gehiago.

Bilatu blogean