2010/01/14

Zer da hezkidetza?

Blog honek abiapuntu duen eskolako gune horretan landu beharreko kontzeptuen artean, hezkidetza daukagu baina, zer da hezkidetza?
Hegoa ugaldek honako definizio hau ematen digu bere blogean:
HEZKIDETZA pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaera,...kontutan hartu gabe hezitzea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.

3 comentarios:

  1. Jolastokian era librean aritzen direnez elkarrekintzan, garrantzitsua da hezkidetzaren baloreak garatzea inongo bazterketarik ez egoteko eta guztiaren gainetik elkarrenganako errespetua edukitzeko.

    ResponderEliminar
  2. Balore hauek transmititzeko rolak apurtzea da eginbehar nagusiena. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bereizketarako entzuten diren rolak apurtzea: larrosa/ urdina, panpinak/kotxeak, futbola/ soka saltoa...
    Jolastorduan beraz, hauek baztertzen saiatu behar gara eta guztion arteko berdintasuna bermatzen.

    ResponderEliminar
  3. niretzako jolas zehatzak, etab. baztertzea hasieran gauza positiboa izan daiteke, baina helburu nagusia izan behar da jolas hoietan edo jostailu hoiekin denok batera jolastu ahal izatea inolako estereotiporik gabe. Hau da gure helburutzat hartu behar dugu estereotipo hoien bazterketa eta ez jolas edo jostailuena. Adib. egun batean kotxeak eta baloiak soilik atera daitezke, ondorioz bai neskak eta bai mutilek hoiekin jolastu beharko dute, hurrengo egunean panpinak eta sokak. Hilabete batez horrela ibiltzen bagara bai batzuk eta bai besteak gauza guztiekin esperimentatzeko aukera edukiko dute eta patioan gauza guztiak batera ateratzen hasten garenean ziuraski ez dute aurreiritzirik edo estereotiporik kontutan izango jolasten hasteko momentuan. Hau soilik idei bat da, baino uste dut nahiko eraginkorra izan daitekeela.

    ResponderEliminar

Bilatu blogean