2009/10/27

Definizioak: Jolastokia - Jolastordua

Eskolako jolastokiaren definizio osatu bat bilatzen hasi eta nahiko zaila suertatzen da gune hau osotasunean deskribatuko duen esaldi bat bilatzea.
Gehienek,lekuari eta hemen burutu daitezkeen jolasei soilik egiten die erreferentzia baina jolastokia hori baino zerbait gehiago da.
Espazio hau da eskola guneari dagokionez, harreman libreenak edukitzeko aukera ematen duen gunea; nahi denarekin eta nahi denari buruz hitz egin, nahi denarekin eta nahi den bezala jolastu eta beste zenbait ekintzetarako aukera ematen duen eremua.
Baina gune hau eskola orduetan probetxugarria suertatzeko, ezinbestekoa da jolastorduak edukitzea; denbora tarte bat non gelatik atera eta heziketarako ekintza osagarri batzuk burutu daitezkeena, alegia.

Hona hemen kontzeptu bi hauen definizioak eta bien arteko lotura adierazten duen testu bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bilatu blogean