2010/01/21

Eskuekin jolastekoak

LEHENENGOTXO HORI...
Lehenengotxo hori punta behatz hori
beste guztien artean lodia da hori
Bigarrentxo hori punta behatz hori
beste guztien artean bizkorra da hori
Hirugarrentxo hori punta behatz hori
beste guztien artean luzea da hori
Laugarrentxo hori punta behatz hori
beste guztien artean nagia da hori
Bostgarrentxo hori punta behatz hori
beste guztien artean txikia da hori

TXALOA JOTZEN DUENA

Txaloa jotzen duena,
horixe da tuntuna,
txaloa jotzen duena,
horixe da tuntuna.
Zu,zu,zu
ni,ni,ni
bai,bai,bai
ez,ez,ez

TXAKUR BAT EROSI DUT
Txakur bat erosi dut
guau guau guau
merke azokan
zikina zegoela, zikina zegoela
eta sartu dut baineran.
Guau guau guau guau
txakur bat erosi dutmerke azokan.

1 comentario:

  1. Eskuak protagonista diren aktibitate hauetan psikomotrizitatea lantzen da besteak beste eta haurraren garapenerako oso baliagarriak dira. Gainera, garapen hau modu dibertigarri batean egitea lortzen da jolasa era honetako abestiekin erlazionatuz gero.

    ResponderEliminar

Bilatu blogean